![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/10/p1390539.jpg)
Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak harriak jasotzen ikasteko tailerra antolatu du. Ederrena pilotalekuan egin dute, gaur arratsaldean. Zortzi lagunek parte hartu dute. Tartean, sei herritarrek: Naia Zubillaga, Araitz Lizarazu, Ander Lizarralde, Jon Tena, Ibon Aiastui eta Leonard Martinek. Joseba Ostolaza harri jasotzaileak eta bere harri eskolako kideek irakatsi diete harriak jasotzen.
Argazkia: Javier Aguado