Ekitaldia bihar izango da, 18:00etan, anbulatorio parean
Bihar (asteazkena) arratsaldean Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa egingo dute, 24/7 plataformak deituta. Ekitaldia 18:00etan izango da, anbulatorio parean. Herritar guztiak parte hartzera deitu dituzte.
Hamabostean behin elkartzen dira: hileko lehen eta hirugarren asteazkenean, 18:00etan.