Larunbatean Hiru Txikiak Trail mendi lasterketa egin zen Ermuan. 38 kilometroko ibilbidean Urko, Oiz eta Egoarbitxa mendiak igo zituzten parte hartzaileek. Emakumezkoetan Mayi Mujika urretxuarra izan zen proba amaitzen aurrenekoa. Mujikak 4 ordu 40 minutu eta 12 segundo erabili zituen 38 kilometroko ibilbidea osatzeko. Lorena Guinaldo eibartarra sailkatu zen bigarren (4:48:48) eta Oihane Perez gernikarra hirugarren (5:02:37).