Gipuzkoako haur mailako Errendimendu txapelketako partida horiek ezin dira Urretxun jokatu, Ederrena pilotalekuan Garagardo Festa egin behar delako
Gipuzkoako Errendimenduko buruz buruzko pilota txapelketa abian da. Ostiralean Goierri pilota elkarteko haur mailako bigarren mailako bi ordezkariek partida bana jokatuko dute. Ederrena pilotalekuan ospatzekoa den Garagardo Festa dela eta, bi norgehiagokak Zumarragako Beloki frontoian jokatuko dira 19:00etatik aurrera.
Haur mailako txapelketa honeta ia 100 pilotarik parte hartuko dute, 17 taldetan banatuta. Txapelketako partidak aurreko lau koadroetan jokatuko dira, zortzi tantoko bi joko irabaztera. Lehenengo fasea urriaren 14an hasi zen eta azaroaren 13an bukatuko da, liga formatoan. Goierri pilota elkarteak herriko pilotariak animatzeko gonbita luzatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide