Nekolaldeko aparkalekua erabilgarri dago jada, nahiz eta oraindik lanak ez dituzten amaitu.
Aparkaleku honek 30 urte baino gehiago ditu eta zorua egoera txarrean zegoen. Aparkaleku berriak 45 autorentzako tokia du. Gainera, edukiontziak tokiz aldatu dira, Grupo Santa Barbara parean dagoen plazatxoa urbanizatzen ari dira eta inguru guztia irisgarria izango da. Aparkalekuak mugikortasun murriztua duten lagunentzako bi toki izango ditu eta baita auto elektrikoen bateriak kargatzeko puntua ere.
Horretaz gain, argiteria eta Nekolalde 9, 11 eta 13ra doan bidea eta eguneko zentroaren parekoa txukunduko dira.
Urretxuko Udalak 2019an jarri zuen martxan proiektua, baina koronabirusa heldu zen eta obra atzeratzea erabaki zuen, pandemiaren ondorioei aurre egin arte.