Aldundiak, Urretxuko Udalarekin eta Uggasarekin elkarlanean, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du. Datorren asteazkenean izango da, 18:30ean, Urretxuko kultur etxean. Izena emateko 628 532 303 zenbakira deitu behar da edo argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.