Atzotik ari da egiten, Lurra dantza taldeak antolatuta. Bihar ere irekita egongo da.
Lurra dantza taldearen garagardo festaren bigarren eguna martxan da. Ederrena pilotalekuko ateak ireki dituzte, eta poliki-poliki hasi dira afarirako mahaiak betetzen.
Garagardo festa honetan 17 garagardo dastatzeko aukera dago, eta horietako bat glutenik gabekoa da. Ohi bezala, jatekoa ere badago: ukondoa, saltxitxak, solomoa eta pizza, besteak beste.