Goizean Donostiatik atera den rallya Zumarragan amaitu da, eta parte hartu duten autoak ikusgai jarri dituzte Txintxeran, beste 15 ibilgailurekin batera. Herriko hiru auto ere erakutsi dituzte.
Bigarren urtez jarraian, Sunsundegi rallyak auto klasikoen erakusketa bikaina ekarri du Zumarragara, bertan amaitu baita arratsaldean. Goizean atera dira Donostiatik rallyan parte hartu duten 47 autoak, eta Gipuzkoan zehar bira egin eta gero, 18:00ak aldera iritsi dira Zumarragako trintxerara. Ibilgailuak ikusgai egon dira bertan iluntzean zehar.
Lehiatu direnez gain, beste 15 auto klasiko egon dira ikusgai. Hainbat herritarrek ere erakutsi dituzte euren autoak erakusketan: Iñaki eta Beñat Aiastuik, Citroen Dyane 6 bat; Aitor Arnaizek eta Jon Imanol Martinek Seat Fura Crono bat; eta Milud Rattarek, Mercedes SL 320 bat.