Aritz Egea urretxuarrak munduko trail running txapelketan parte hartuko du azaroaren 5ean, Tailandian. Egeak 80 kilometroko eta 4.910 metroko desnibeleko ultra trail proban parte hartuko du. Azken entrenamendu luzea egin ondorne, Instagram-en dena “erraz” joan dela esan du. “Gauzak ondo ateratzen direnean, ez da gehiegi kostatzen. Tailandiara goaz errusiar erruletan jokatzera, egin duen bero eta hezetasunarekin horixe izango da eta lasterketa hura. Urteko pastela ederra izan da eta ea txokolatezko geruza jartzeko gai garen”.