Hilabete baino gutxiago falta da Euskaraldia hasteko eta asteazken honetan Kike Amonarrizek Urretxu eta Zumarragako herri batzarrean parte hartuko du. Euskaraldia egiteko arrazoiez hitz egingo du, besteak beste. Ekitaldia asteazkenean izango da, 18:30ean, Zelai Arizti parkeko karpan. Eguraldia okertuz gero, Zelai Arizti kultur etxean egingo dute. Parte hartzaileek Euskaraldian izena emateko eta txapa jasotzeko aukera edukiko dute.