Zumarragako Udalak Agiñako pilotalekua luzatu eta itxi du, eguraldi txarra egiten duenean ere bertan ekitaldiak egin ahal izateko. Obra amaitzear da.
Frontoiaren estalkia hiru bat metro luzatu dute atzealdera eta ondoren atzealdea metakrilatoarekin itxi dute. Hala, euriari eta haizeari ateak itxiko dizkiote.