Kike Amonarrizek Euskaraldiaren Urretxu eta Zumarragako herri batzarrean parte hartu zuen atzo. Zergatik euskaraldia? galderari erantzun zion. Dozenaka herritar inguratu ziren Zelai Ariztiko karpara.
Amonarrizek (filologoa, soziolinguista, aurkezlea eta, egun, Topaguneko lehendakariak) Euskaraldia moduko ariketa erraldoia zergatik den beharrezkoa azaldu zuen. Euskara ulertzen duten belaunaldiei erabilera erraztu nahi diela esan zuen.
Erabileraren aukera eta zailtasunen inguruan aritu zen, eta Urretxu-Zumarragako erabileraren jaitsieraren inguruko hausnarketak plazaratu zituen. Txalo zaparrada batekin eskertu zioten bertaratuek Kikeri emandako arrazoiak eta Euskaraldia hasi aurreko hurrengo hitzorduak gogoraraziz amaitu zen ekitaldia.
-Azaroaren 2a, Euskaraldiko Gune Ibiltaria izen-emateko eta txapa jasotzeko. Kalebarren-Areizaga, 17:00-19:00.
-Azaroaren 3tik aurrera, txapak jasotzeko aukera kultur etxeetan ohiko ordutegietan.
-Azaroaren 16, Herri Batzar irekia, Zelai Ariztin, 18:30.