Bularreko minbiziaren aurkako astean bildutako dirua da. Biodonostia zentroan minbiziaren aurka gauzatzen diren proiektuetarako izango da.
Bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa duten emakumeen aldeko Katxalin elkarteak 1.000 euroko dohaintza jaso du Geltokiko merkatarien eta zerbitzuen eskutik. Bularreko minbiziaren aurkako astean antolatu zituzten ekitaldietan bildutako dirua da.
Katxalinek oharra kaleratu du dohaintza eskertzeko. Oharrean diote “oso harro” sentitzen direla beste urte batez Geltokiko merkatarien eta zerbitzuen “elkartasunaren eta adiskidetasunaren hartzaile” izateagatik. Elkarteari eman dioten dirua Biodonostia zentroaren bidez, minbiziaren ikerketara bideratuko dela ere jakinarazi dute.