Ainhoa Bengoetxea, Iban Zubizarreta, Alain Longas eta Rafael Lucena, Lurraren garagardo festako sarituak
Bi urteko etenaldia medio, Lurra dantza taldearen garagardo festak sekulako arrakasta izan du. Lurrako kideek eskerrak eman nahi dizkiete laguntzaile guztiei: Urretxuko Udala eta Urretxu eta Zumarragako hainbat ostalari. Parte hartzaileen artean Santa Barbara aterpetxean eta Kabia jatetxean bazkariak eta afariak zozkatu ziren. Santa Barbarara Ainhoa Bengoetxea eta Iban Zubizarreta joango dira eta Kabiara, berriz, Alain Longas eta Rafael Lucena.
Lurrak garagardo festan lortutako dirua euskal dantzak ezagutzera emateko eta ekitaldiak antolatzeko erabiliko du (inauteria, dantzari txiki, herri arteko folklore jaialdia…).