EH Bilduk manifestazio nazionala deitu du azaroaren 12rako. Bilbon egingo dute, Euskal Olatua, Geldi Ezina lemapean. 17:30ean abiatuko da, La Casillatik. Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk Bilbora joateko deia luzatu du. “Gure konpromisoa berretsi eta azaroaren 12an Bilboko kaleak beteko ditugu berriz ere. Ez gaituzte geldituko, aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte”, adierazi dute.
Urretxu-Zumarragatik ere autobusez joateko aukera izango da. Amalur elkartean edo Osaba eta Motz tabernetan eman daiteke izena. Baita 680 163 019 telefono zenbakira deituta edo ehbildu@zumarraga.eus eta urretxu@ehbildu.eus helbideetara idatzita.