Urretxu-Zumarraga ikastolak ongizate emozionalari buruzko hitzaldia antolatu du datorren astearterako (azaroak 8). 18:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Roberto Aguado Romo psikologoak parte hartuko du. Aguado, ikastolan inplementatu duten Lotura Emozional Kontzientea adimen emozionaleko ereduaren sortzailea da. Egiten duten lanketaren oinarriak azalduko dituzte.
Emozioak kudeatzeko zailtasunak dituzten haur eta gazteak geroz eta gehiago direla nabaritu dute ikastolako arduradunek, horrek dakartzan ondorioekin. Egindako ikerketen datuek ere joera hori baieztatzen dute: Gazteen Euskal Behatokiak emandako datuen arabera, Basurtoko erietxean osasun mental arazoekin ospitaleratutako gazteen kopuruak %50 egin du gora 2019tik 2021ra. Unicef-en Haurtzaroaren mundu-egoera 2021 txostenaren arabera 10 eta 19 urte bitarteko gazteen %20,8ak pairatzen ditu arazo mentalak: depresioa, antsietatea, elikaduraren nahasmenduak, portaera nahasmeduak eta arreta eskasia, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide