Agiñako bizilagunek auzoko jaien egitaraua aurkeztu dute. Jaiak hilaren 11, 12 eta 13an ospatuko dira. 11n San Martin eguna ospatuko dute. 11:00etan meza egingo dute (prozesioarekin), 12:00etan hamaiketako herrikoia Oleta elkartean, 14:30ean jubilatuen bazkaria eta 20:30ean bertso afaria (herriko bertso eskolako kideekin).
Hilaren 12an, 17:00etan, haur jolasak eta toka txapelketa egingo dituzte. 18:30ean haurrentzako txokolate jana egongo da. 20:30ean, Oleta elkartean afaria nahi duten guztientzat, Olarte eta Lutxurdio trikitilariekin.
Jaiak hilaren 13an amaituko dira (igandea). 10:00etan meza egingo dute, 11:00etan pilota partidak jokatuko dira, 12:30ean erromeria egingo dute ZU Dantzaz taldearekin, txalapartariekin eta bertsolariekin eta 15:00etan Oleta elkartean bazkaria egingo dute Miren eta Agurtzane trikitilariekin eta bertsolariekin. Bazkaria inguratzen diren guztientzat izango dira.
Bestalde, goizean zehar hamarretakoak emango dira (buzkantza, txoriz egosia, ardi gixatua…).