Astelehenetik aurrera (azaroak 7) 07:09ean Zumarragatik Gasteizera doan distantzia ertaineko trena berriz ere martxan egongo da. Tren hori 05:51ean abiatuko da Irundik eta Lezo-Errenterian, Pasaian, Donostian, Hernani Erdian, Andoain Erdian, Villabona Zizurkilen, Tolosan, Ordizian, Beasainen, Zumarragan, Legazpin, Altsasun, Araian, Agurainen eta Dulantzin geldituko da. Gasteizera 08:08an iritsiko da. Trena egunero ibiliko da, igande eta jai egunetan salbu.
Txartelak dagoeneko salgai daude geltokietako leihatiletan, Renferen app-ean, 912 320 320 telefono zenbakian, salmenta makinetan, posta bulegoetan eta www.renfe.com webgunean.