Francisco Plazaren semeek Urolaren esker ona jaso zuten atzo beraien aitak klubaren alde egindako lanagatik. 1971tik 2014ra bitartean lehen taldeak jokatutako partida guztien datuak jaso eta gorde zituen. Informazio hori ezinbestekoa izan da 50 urteko liburua egiteko. Gainera, digitalizatu egin da, betirako gordeta izateko.
Otamotz aldizkariak erreportajea eskaini zion 2009an.
Urolaren jarraitzaile fidela (147. alea)