Hemen da berriz Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Hiru saski daude aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak Gabonetako opari bikaina dira. Azaroaren 10a da saskia eskatzeko azken eguna. Saskiak Urretxuko pilotalekuko tabernan eta Zumarragako Lanbroa belardendan eskatu daitezke. Baita 680 163 019 telefono zenbakira deituta. Saskien salmentarekin lortutako diruaren zati bat Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa emateko erabiliko da.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.