ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Josu Aztiriak ere, '-keriatik -tasunera' bertso sortarekin.
- Egilea: Josu Aztiria Urtaran
- Gaia: ‘-keriatik -tasunera’
- Doinua: Eguzkiak urtzen du goian
-keria ugari metatu dugu,
estolderietako uraz.
Arcelorreko pitzaduretan
ta errauskailuaren ikaraz.
Euskararen atzerakada
onkeriaren bultzadaz,
harrokeria eta isekak
enbarazu eta trabazPitzadurak bide sortzaile,
baina ireki dugu lanaz.
-keriak kendu ta -tasunak josiz
Itxaropenen bulkadaz,
harro sentituko garen herri bat
denon grin ta poz taupadaz,
berdintasunez eta aniztasunez,
euskaratik eta euskaraz