UGLE lanbide eskola 25. urteurrena ospatzen ari da. Azken ekitaldia hilaren 26an izango da: ikasle ohien topaketa egingo dute ikastetxean bertan. Egun horretan ikastetxeko eta laborategiko ateak zabalik egongo dira eta bazkaria egingo dute 14:00etan.
Menuak 20 euro balio du (entsalada, txahal-masailak, postrea, kafea eta edaria). Gainera, DJ Tintz-ek musika jarriko du eta Batxilergoko ikasleeek txosna jarriko dute ikasketa bidairako dirua lortzeko. Bazkarirako txartelak UGLEn, Zumarragako Bidezar eta Urzubi tabernetan, Legazpiko Giroa eta Katilu tabernetan eta Urretxuko Aldapa, Berit eta Buhame tabernetan eskura daitezke. Bazkarirako txartela erosteko azken eguna hilaren 18a da.