Ainhoa Sanz urretxuarrak Euskadiko kros txapelketa irabazi zuen atzo Donostian. Txapelketa Donostiako nazioarteko krosaren 66. edizioaren baitan jokatu zen, hipodromoan. Sanzek lasterketa “gogorra” izan zela esan du. “Azken bolada honetan arazo fisikoak izan ditut. Hori dela eta, ez diot helbururik jarri nire buruari. Nire helburua osatzea da”. Gainera, zirkuitua oso lehor zegoen eta Sanzek nahiago du lokaztuta egotea. Aipatzekoa da ere Goierri Garaia klubak emakumezkoen taldekako sailkapena irabazi zuela.