EAJ eta EH Bildu 2023ko aurrekontuen inguruan negoziatzen ari dira Espainiako gobernuarekin. Beraien babesa emateko hainbat eskaera egin dituzte eta EH Bilduk egindako eskaeren artean Zumarragari dagokion bat dago: aurrekontuko milioi bat euro Zumarragako geltokiaren ondoan disuasio aparkalekua egitera bideratzea eskatu du.
Disuasio aparkalekua geltokiaren ondoko lursailean egingo litzateke (kamioien aparkalekua dagoen tokian). Lursail hori bi herriei dagokie eta udalei lagapena egiteko eskatu diote Espainiako gobernuari.
EH Bilduren esanetan, egitasmo estrategikoa da mugikortasunari dagokionez. Izan ere, disuasio aparkalekua egiteaz gain, bizikleten alokairu puntua eta bidegorriaren handitzea egin nahi dira. “Mugikortasun jasangarria bultzazeko, proiektu estrategikoa da. Eskualde mailan inpaktu handikoa”.