
Urola Garaiko Koordinadora Feministak Emakume*OK jaialdiaren lehen edizioa antolatu du hilaren 19rako. Urretxu eta Zumarragako 40 emakume baino gehiago elkartuko dira oholtza gainean eta antolaketa lanean. Egitarau oparoa prestatu dute, “elkar zaindu, gozatu, sareak sortu eta gure espazioak aldarrikatzeko”.
Ekitaldiak gaztetxean izango dira. 18:15ean trikipoteoa egingo dute, 19:00etan txalaparta saioa eta bertsoak, 19:30ean emakumeak oholtzara igoko dira, 22:00etan afaldu egingo dute eta gauerdian DJ festa hasiko da.