Hilaren 20an atzerritik etorritako familiek eta jatorria bertan dutenek elkarrekin bazkalduko dute
Azaroaren 20an Bizilagunak kultur arteko bazkarien hamargarren edizioa ospatuko da. Ekimen honek mahai baten inguruan bi familia bilduko ditu. Batak jatorria atzerrian du, besteak ez. Elkarrekin, kultur arteko bazkari bat partekatuko dute, aurreiritziak eta estereotipoak apurtuz eta herritarren arteko harremanak sortuz.
Parte hartu nahi dutenek, azaroaren 15a baino lehen heman behar dute izena. Izena emateko, sakatu hemen.
Informazio gehiago nahi duenak, aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi dezake edo 693 900 568 zenbakira deitu.
Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak SOS Arrazakeriaren Bizilagunak ekimenarekin bat egin du aurten ere. Egitasmoan parte hartzera gonbidatu ditu inguruko familiak.
Iaz 60 bazkari gin ziren Gipuzkoa, horietako sei Goierri garaian.
Horra hor egitasmoaren aurkezpen bideoa.