Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Talde handienen aurkako partidetara joaten dira, baina baita gainontzeko guztietara ere. Gaur Realak Kopako lehen kanporaketa jokatuko du Toledoko Talavera de la Reina herrian, Preferente mailako Cazalegas Ebora Formacion taldearen aurka, eta hara ere Musti Taldeko kideak joan dira.
Lehenengo argazkian, Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak, Talaveran bizi den Edorta Alvarez de Arkaia sukaldari zumarragarrarekin.