ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Jon Mendizabalek ere, 'Udazkenari' bertso sortarekin.
- Egilea: Jon Mendizabal Aranburu
- Gaia: ‘Udazkenari’
- Doinua: Aita asmo hartu det
Urtebete ondoren
berriro kantari
Zeren izan ditugu
hainbat gertakari
Ta nola guztiekin
egon naizen adi
hona bertso txarbatzuk
gure lagun hari
Iritsi gabe joango
den udazkenariGustora egoten gara
Guztiok udaran
Eta kursoa hasi
ahal dela patxadan
Beroa joan ez denez
Txamarrak ganbaran
Gau beltza, kalabazak
Dantza ta patxaran
Ta bitartean hiru
Asto LabeaganUdazkenak obrekin
zenbat nobedade
Igeltxeroek egin
dute herritik alde
Zumarragako plaza
eta Nekolalde
Dena aldatu nahi ta
berdinetan gaude
Eta bitartean nun
aparkatu gabeFeria kontuekin
lan ta borondate
Eta ezin izan naiz
ibili aparte
lehenbizi zerbezak
egin zigun kalte
gero buzkantza janez
ze antsietate
errepikatu digu
San Martinak arteEgon gara eguzkiai
begira goraka
baina iluntzen ta hozten
doa pixkanaka
gaiztain erre usaina
txipli eta txapla
txokolatea Potrosen
sutondoan bata
negua gure herrian
sartzen hasi da ta