Antiotik abiatuta, historia, ondore naturala, iraunkortasuna eta elikadura osasuntsua uztartuko ditu. Vanessa Blazquez izango da gidaria. Abenduaren 17an errepikatuko dute ibilbidea.
Beloki inguruan natura-ibilaldi gidatua egiteko proposamena zabaldu dute Antion dagoen eskualdeko turismo bulegotik larunbat honetarako, hilak 19. Urola Garaituz izenburua eman diote, eta 11:00etan jarri ditu hitzordua, bulegoan bertan. Bakarka, familian, bikotean edo lagunartean egiteko moduko ibilbidea izango dela zehaztu dute, hau da, edonork parte har dezakeela.
Urola Garaituz egitasmoak historia, ondore naturala, iraunkortasuna eta elikadura osasungarria uztartuko ditu, Vanessa Blazquezen gidaritzapean. Amaieran hamaiketakoa dastatzeko aukera izango da.
Doakoa izango da, baina izena eman behar da aurretik, telefonoz, 943 72 20 42 zenbakira deituta, whatsapez 688 640 534ra mezua bidalita, edo e-postaz: turismobulegoa@urolagaraia.com.
Abenduaren 17an ere egingo dute beste ibilaldi gidatu bat.