Abenduaren 11n, 19:00etan, Luzio Gabiriaren omenezko bertso jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Maialen Lujanbiok, Txaber Altubek, Sustrai Colinak eta Amaia Iturriotz urretxuarrak abestuko dute. Lujanbio egungo txapelduna da eta Zumarragan abestu eta astebetera, abenduaren 18an, bere txapela defendatuko du Iruñean.