Urretxuko Udalak Gernikako Arbola plazako harmailako egurra kendu eta material birziklatuarekin egindako plastikoa jarriko du. Egurra egoera txarrean dago eta, gainera, arratoiak eta intsektuak erakartzen dituzten zirrikituekin bukatu nahi dute. Aurrekontua 100.000 eurokoa da.
Jon Luqui alkateak azken urteetan kexak egon direla esan du. “Azken bi urteetan kexak egon dira, arratoiak zebiltzalako. Haurrek botatako pipa azalak eta bestelakoak listoien artean gelditzen ziren eta arratoiak eta labezomorroak bertara joaten ziren. Gainera, toki batzuetan egurra egoera txarrean dago. Baita Santa Barbara aterpetxeko harmailan ere”.
Egur hori material birzkiklatuarekin egindako plastikoarekin ordezkatu behar dute. Plastiko hori udaletxe pareko harrizko bankuan ere jarri behar dute.