Urretxuko Udalak Nekolaldeko aparkalekua eta goialdeko parketxoa berritu ditu. Parkeko iturria ordezkatu egin du eta zenbait herritar horren aurka azaldu dira sare sozialetan.
Iturri hori Jose Bizente Lasa urretxuarrak egin zuen (Pagoetakoekin batera) duela 40 urte. Ama bat eta bere besoetako haurra irudikatzen zituen.
Jon Luqui Urretxuko alkateak obra egiteko iturria kendu beharra zegoela eta iturriak ez zituela egungo irisgarritasun arauak betetzen esan du. “Errekako harriarekin eta porlanarekin eginda eginda zegoen eta, beraz, ezin zen desmuntatu. Gainera, ez zituen egungo irisgarritasun arauak betetzen”.