Ataungo Aizkoate elkarteak Zumarragako Trikitixako Migel Urteaga omenduko du hilaren 27an, “elkartean eta herrian hainbeste urtez jarri izan duten giro eta umore bikainagatik”. 14:30ean bazkaria egingo dute Aizkoate elkartean. Bazkarira edonor joan daiteke. 35 euro ordaindu behar da. Interesatuek ondorengo zenbakietako batera deitu behar dute, hilaren 21a baino lehen: 678 068 521, 635 722 027 eta 605 734 113.
Horra hor Jexux Goikoetxea Etxeberria Aizkoate kultur elkarteko ordezkariaren hitzak: “Aspalditik Zumarragako Trikitixak harreman handia eta estua izan du gure herriarekin. Garai batean sarritan izaten ziren gure herriko auzo ezberdinetako festetan, giro ederra jarriz. Aizkoate elkarteko egunean ere, San Pedro egunean alegia, ia urtero izaten genituen gure artean. Oroitzapen horrek bultzaturik eta euren lana eskertu nahirik, Aizkoate kultur elkarteak Zumarragako Trikitixako Migel Urteaga omentzea erabaki du”.