Bi-Tartean elkarteak herriko elkarteei beraien izena daramaten mantalak oparitu dizkie Ber4 kanpainaren baitan.
Erabiltzen ez ziren galtza bakeroak bildu zituzten eta praka horiei beste erabilpen bat eman nahian mantalak egin zituzten. Mantalak Mairi elkarteko kideek eta Ur Lantokiak egin dituzte.
Bi-Tarteanek mantal horiek Urretxu eta Zumarragako elkarteei oparitu dizkie, herriaren alde egiten duten lana aitortzeko eta eskertzeko.
Horra hor mantal banaketaren bideoa.