Zumarragako Udalak Secundino Esnaola 12 eta 14ko atzealdea zaharberrituko du aurki. Atzoko osoko bilkuran kontratuaren esleipena onartu zen. Obra Antio enpresak egingo du, 514.782 euroren truke. Lanek lau hilabeteko iraupena izango dute.
Berrurbanizazioa Urola kaletik Ibai-Ondoren amaierara egingo da, kooperatiba zegoen tokiraino. Secundino Esnaola 12 eta 14ko atzealdetik hastea erabaki dute, oso egoera txarrean dagoeleko. Argazkian ikus daitekeen moduan, zorua altxatuta dago.