Urretxuko Udalak zurrumurruen aurkako prestakuntza saioa antolatu du azaroaren 24rako. 18:00etatik 20:00etara egingo dute, kultur etxean.
Zazpigarren prestakuntza saioa izango da. Aurten, tratu berdintasuna eta diskriminazio eza izango dira topaketaren ardatza. Jeanne Rolande Dacougna izango da hizlaria. Rolande Gizarteratzearen eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko kidea da. Parte hartzaileek eguneroko bizitzan tratu berdintasuna eta diskriminazio eza errealitate bihurtzeko baliabideak garatuko dituzte.
Saio honetan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Izena emateko, 693 900 568 telefono zenbakira deitu behar da edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi.