Zumarraga-Urretxuko 40 bat emakumek antolatu dute jaialdia. Txalaparta jo, bertsoak kantatu eta 20 abestiko kontzertua eskaini dute parte hartu duten emakumeek.
Emakume*ok musika jaialdia antolatu du lehen aldiz Urola Garaiko Koordinadora Feministak. Urretxu eta Zumarragako 40 bat emakume ibili dira antolakuntza lanetan, eta gaur ospatu dute, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. 18:15ean triki poteoa egin dute, txalaparta jo eta bertsoak kantatu dituzte eta kontzertua egin dute ondoren. Emakumeek eskaini dute jaialdiko kontzertua. 20 abesti jo dituzte emakumeez osatutako talde ezberdinek. Berri Txarrak, Nathy Peluso, Ken Zazpi, Julieta Venegas, Linkin Park, Olatz Salvador… talde ezberdinen abestiak jo dituzte. Parte hartzaileek afaria izango dute 22:00etan, eta gauerdian DJ Pintxada kolektiboa egingo dute.