Atzo (igandea) Bizilagunak kultur arteko bazkarien hamargarren edizioa ospatu zen. Ekimen honek jatorria atzerrian duten familiak eta jatorria bertan duten familiak elkartzen ditu. Elkarrekin, kultur arteko bazkariak partekatuko zituzten, aurreiritziak eta estereotipoak apurtuz eta herritarren arteko harremanak sortuz. Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak SOS Arrazakeriaren Bizilagunak ekimenarekin bat egin du aurten ere.
Urtero bezala, bazkaltzera joan baino lehenago, Bizilagunaken parte hartu zuten familia guztiak elkartu egin ziren elkar ezagutzeko. Goierri garaiko bost familik eta dinamizatzaile batek hartu zuten parte, eta Ordiziako familia bat etorri zen hirugarren bazkaria osatzeko. Maroko eta Mexiko izan dira ordezkatutako herrialdeak.