Seme-alaben emozioak zaintzen irakatsiko diete
Gipuzkoako Foru Aldundiak Treba Gurasoak egitasmoa jarri du martxan, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin.
Zumarragan Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak tailerra egingo dute. Bi saio egingo dira: asteazken honetan eta hilaren 30ean, 17:30etik 19:30era, Zelai Arizti kultur etxean.
Tailer honetan seme-alaben emozioek eguneroko bizitzan duten garrantzia azalduko da eta emozioak nola kudeatu eta zaindu azalduko da, familian sortzen diren arazo eta gatazketan erabiltzeko tresna emozionalak eskuratuz.
Parte hartzeko, beharrezkoa da izena emateko. Gaur da izena emateko azken eguna: gazteria@zumarraga.eus helbidera idatzi behar da.