Irati Goikoetxea idazle beasaindarrak Herriak ez du barkatuko liburua aurkeztuko du ostegunean, 19:00etan, Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian irakurleekin solasaldia egingo du.
Herriak ez du barkatuko eleberria “mina ikusgarri eta ukigarri egiteko ahalegin bat” dela esan zuen egileak aurkezpen egunean. “Eta, proposamen bat. Hitz egin dezagun minaz, terrorismoak, indarkeriak, giza eskubideen urraketek modu bidegabean eta ankerrean eta gaitzesgarrian eta onartezinean… eragindako minaz”, gaineratu zuen. “Saiatu naiz mina marrazten, forma ematen”.