Goiargi abesbatzak 40 urte bete ditu. Larunbatean festa egingo dute ospatzeko. 12:00etan meza egingo dute mertzedarien elizan eta ondoren kontzertua eskainiko dute. Garai bateko eta egungo kideek elkarrekin abestuko dute. Bukatzeko, elkarrekin bazkalduko dute.
Goiargik bi herrietako bizilagunei musikaz gozatzeko aukera eman die eta Urretxu eta Zumarraga lehiaketa eta topaketa askotan ordezkatu ditu. Horra hor 40 urte hauetako ibilbidea, argazkitan.
Urretxuko jaietan herriko kuadrillek egiten zuten kantaldia. Emakume gutxik parte hartzen zuten eta emakume batzuk, Maite Palacios buru, emakumezkoen abesbatza sortzea erabaki zuten.
Zumarragan egindako lehen kontzertua.
Urretxun egindako lehen kontzertua.
Xabier Barriolari zapia jarri zioten, 1988ko Egea de los Caballeroseko lehiaketa irabazi ondoren.
Abesbatzako kideak, 1988ko Egea de los Caballeroseko lehiaketan.
Urte berean, Avileseko lehiaketa irabazi zuten.
Urretxuko parrokian, 1994an.
Leonera egindako txango batean, 1997an (Astorga herrian).
Antion, 1997an.
20. urteurreneko kontzertuan, 2002an, Antonio Rey lehen zuzendaria omendu zuten.
Xabier Barriola bigarren zuzendaria, 20. urteurreneko kontzertuan.
Udalek Goiargiri bi herrien alde egindako lanagatik eskerrak eman zizkioten, 20. urteurreneko kontzertuan.
Zumarragako plazan, 2005eko Santa Isabel jaietan.
Etxeberrin, abesbatzaren 25. urteurrenean.
Urretxuko Aldiri kiroldegian, 2016ko Santa Anastasia jaietako txistu kontzertuan.