Zumarragako Udalak kiroldegiko gimnasioa berritu zenean kendu ziren makinak eta altzariak salgai jarri ditu.
Materiala Ispilla kiroldegiko abonatuek bakarrik erosi ahal izango dute. Horretarako, kiroldegiko harreran izen-emate orria eskatu behar dute. Orria, bete ondoren, Zumarragako udaletxeko harreran entregatu behar dute. Azaroaren 28a da horretarako azken eguna.
Eskatzaile guztiekin zerrenda bat osatuko da. Bakoitzari zenbaki bat emango zaio eta zenbaki horrekin zozketa publikora aurkeztuko da. Zozketa abenduaren 1ean egigo da, 18:00etan, kiroldegiko harreran.
Zozketan erosleen ordena zehaztuko da. Lehenengo erosleak bi eguneko epea izango du materiala hautatzeko, honako muga honekin: gehienez bi makina, 10 disko pare, 10 haltera pare eta bi banku.
Materialaren prezioa udalak zehaztuko du. Materialen hautaketa adierazitako epean egin ondoren, zerrendako hurrengoari deituko zaio, eta horrela hurrenez hurren, material guztia amaitu arte.
Erosleek bere gain hartu beharko dute erositako materialaren garraioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, Kirol zerbitzuburuarengana jo daiteke, 602 224 509 telefono zenbakira deituta edo ispilla@zumarraga.eus helbidera idatzita.