Bi urteko etenaren ondoren, aurten Santa Lutzi feria ospatu ahal izango da. Urretxuko Udalak Arabako Errioxako ardo dastaketaren eta feriaren berri eman du dagoeneko. Zortzi upategik parte hartuko dute: Laukote (Guardia), Gil Berzal (Guardia), Berarte (Eskuernaga), Guzman Aldazabal (Nabaridas), Blanco Perez de Azpillaga (Lantziego), El Mozo Wines (Lantziego), Muro (Lapuebla de Labarca), Medrano Irazu (Bilar) eta Labastida (Bastida).
Dastaketa abenduaren 12an izango da, 19:00etan, Urretxuko udaletxeko portaloian. Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoek parte hartuko dute. Parte hartzaileek, 5 euroren truke, ardo guztiak dastatzeko eta bi pintxo jateko aukera edukiko dute. Tiketak abenduaren 7an, 9an eta 10ean salduko dira, Urretxuko kultu etxean.
Arabako Errioxako ardo azokari dagokionez, Iparragirre plazan izango da: Santa Lutzi bezperan 18:00etatik 21:00etara eta Santa Lutzi egunean 09:00etatik 16:00etara.