ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Mikel Iturriotzek ere, 'Bi aldiz negu' bertso sortarekin.
- Egilea: Mikel Iturriotz
- Gaia: ‘Bi aldiz negu’
- Doinua: Alduderi begira
Mantapean sartuta
kuaderno ta ebook
ez diozu eman nahi
berogailuari zuk
ai gaur atzoko begiz
ikusi ahal bazintut…
negua sartu dela
nabaritzen dizutUztean mantapeko
epel eta babes
irratiak esan dit
hil dela Milanes
zugan ere ikusten det
nahiz ta zuk esan ez
nekea zama dela
eta iluna beltzBerriek ez dakarte
ez poz, ez sosegu
presio eltze baten
aurrean gaude gu
nor berea egiten
jarraitzen badegu
bi aldiz izango da
aurten negua neguNahiz panoramak nornahi
lezaken umildu
ez gatzaizkio bilduko
derrotismoari gu
berez amildegiak
berekin hori du
aukerak ta arrazoiak
ematen dizkiguMende hauxe da hainbat
ametsen hilobi
hilezkor uste zena
egin da erori
baina bada argirik
nahiz ez gauden ongi
norantz jo badakigu
ta asko da hori