Xabier Creuet musikariak, Ekaitz Goikoetxea sortzaile eta bertsolariak eta Aingeru Mayor sexologoak Popatik hartzera ikuskizun poetikoa egingo dute larunbatean, 19:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Hitzak eta musika jarriko dizkiote maitatzeari. Gizontasun ereduak, sexu identitatea, transexualitatea, bikote harremanak eta askatasuna… ere landuko dituzte.