Urretxuko Udalak hiru ipuin musikatu eta antzeztu saio antolatu ditu abendurako. Guztiak 17:00etan izango dira, liburutegian.
Abenduaren 14an Musika galduaren bila ikuskizuna egingo dute, abenduaren 20an Pirata garrapataren abenturak eta abenduaren 22an Maridomingi, Olentzero eta hamaika abentura ero. Hiru ekitaldiak 6 urtetik gorakoentzat dira.
Ikuskizuna hauetaz gozatu nahi dutenek, izena eman behar dute: abenduaren 1ean eta 2an liburutegian (11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara), abenduaren 5ean, 7an eta 9an kultur etxean (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta abenduaren 14tik 19ra liburutegian (11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara).