Larunbatean Goierri elkartearen xake txapelketako azken hiru partidak jokatu ziren Eire tabernan. Bigarren edizio hau Juan Carlos Martinek irabazi du (5,5 puntu). Bigarren postuan Carlos Legaristi sailkatu da (5 puntu) eta hirugarrenean Ketxus Amenabar (5 puntu). Lehen edizioa irabazi zuen.
Txapelketan 15 jokalarik parte hartu dute. Suitzar erara jokatu dute, zazpi partidatara. Sariak Diego Bilbao Goierriren xake saileko arduradunak, Eire tabernako Txema Iriberrik eta Amador Gonzalez de la Nava Gaztela eta Leongo Xake Federazioko lehendakariak banatu zituzten.
Antolatzaileek jokalari berrien parte hartzea nabarmendu dute. Bereziki, Oier Luki gaztearena. Lukik seigarren postuan amaitu du. Herritarrak kirol honetaz gozatzera eta Goierri elkartearen egoitzara gerturatzera animatu dituzte.