Nahia Garrido igerilari urretxuarrak bere adinekoen Espainiako marka hautsi du, bizkar igeriketako 100 metroko proban
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak 15 urtekoen Espainiako marka hautsi du, bizkar igeriketako 100 metroko proban. Errekorra Euskal Herriko Kopan egin du, Tolosan. Marka berria Euskadiko marka absolutua ere bada.
Aste honetan Herbeheretara joango da Espainiako selekzioarekin, Rotterdam hiriko proban parte hartzera. Tolosaldea IKT taldeko igerilari urretxuarrak bizkar igeriketako 50, 100 eta 200 metroko probetan, tximeleta igeriketako 50 eta 100 metroko probetan eta estiloetako 200 metroko proban parte hartuko du.