San Martin eguneko festa antolatzen duten San Martin auzoko bizilagunek zozketan bildutako dira Elikagaien bankuari eman diote eta zozkatutako urdaiazpikoak Indriska kuadrillari eta eguneko zentroari.
Luis Mari Perez Festa batzordeko kideak zozketan inoiz baino diru gehiago lortu dutela esan du. 1.490 euro, alegia. “Eskerrak eman nahi dizkiet taldeko emakumeei egiten duten lanagatik eta babesleei: Ezkurra, Navarro eta Goiko Kale tabernei. Inoiz baino diru gehiago jaso dugu. Iazkoaren bikoitza”.
Dirua Elikagaien Bankuko Iñaki Kerejetak jaso zuen. Eskerrak eman dizkie San Martin eguneko festa antolatzen dutenei eta zozketako txartelak erosi zituzten guztiei.
Zozketako urdaiazpikoei dagokienez, bata Indriska kuadrillak irabazi du eta bestearen irabazlea ez da agertu. Hori dela eta, eguneko zentroari eman diote.
Indriska kuadrillaren urdaiazpikoa Jesus Mari Arrazolak jaso du, bere kuadrillaren izenean. Arrazola, urdaiazpikoa jaso bezain laister, harategi batera joan da urdaiazpikoa zatitzera. Urdaiazpikoaren aitzakiarekin, kuadrillako bazkaria egingo dute larunbatean Etxe-Azpi elkartean. Lagun batek izozkailuan gordeta dituen onddoak eta urdaiazpikoa tomatearekin jango dute, besteak beste.