Xabier Zaldua Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusiko podiumean sartu da. Bigarren egin zuen asteburuan, Hodei Ezpeletaren atzetik. Txapeldunak 47 minutu eta 42 segundoan egin zituen lanak; zumarragarrak 49 minutu eta 17 segundo behar izan zituen. Jokin Urretabizkaia Basozabalek egin zuen hirugarren.